Txangoak

Poliki Taldeak antolatzen dituen txangoen helburua hurbilen ditugun paisaiak ezagutzea da, betiere erritmo lasaian eta egoera fisiko normalean dagoen edozeinek egiteko moduan.

Jarduera bakoitzak 5-6 orduko iraupena du asko jota eta ez da 1000 metrotik gorako desnibelik gainditzen, izan ere, senderismoaz ari gara eta, ahal den neurrian, saihestu egiten dira bai ibilbide arriskutsuak bai senderismoari ez dagozkion teknikak erabili beharra.

Zailtasun maila elurretako lorearen bidez adierazten da, hau da, Edelweiss lorearen bidez. Ibili beharreko tartearen luzera, gainditu beharreko desnibelak eta lurraldearen nolakotasuna kontuan izanik, txangoak izan daitezke errazak, ertainak edo zailak.

Errazak: Edelweiss 1. 400 metrorainoko gorako desnibela. 10 kilometrorainoko bidea. Lurrezko edo harrizko bidexketatik ibili behar da baina bide eroso, balizatu edo egokituak izaten dira.

Ertainak: 2 Edelweiss. 400 eta 700 metro arteko gorako desnibela. 15 kilometrorainoko bidea. 1. mailan aipatutako bidexka berberetatik ibili behar da baina batzuetan bideak deserosoagoak (harri soltea) edo balizatu gabeak izan daitezke.

Zailak: 3 Edelweiss. 700 eta 1000 metro arteko gorako desnibela. 20 kilometrorainoko bidea. Edozein bidexkatatik ibil daiteke, baina senderismokoa ez den teknikarik erabili gabe.

Tarteko sailkapenik ere egin daiteke, faktore horien arteko konbinazioaren arabera.

Hileroko txango hauen tarifan, honakoak sartzen dira: bidaia autobusez, ibilbideko topogida, mendiko 2 teknikari laguntzailek gidatutako zeharkaldia, janaria, aseguruak eta zergak.