NOR GARA

Poliki Taldea senderismoan eta natura inguruneko prestakuntza teknikoan nahiz kirol prestakuntzan diharduen enpresa bat da. Giza taldea Gloria Latasak eta Nekane Intxaustik osatzen dute, biak ere Geografian Lizentziatuak eta Natura Inguruneko Gorputz eta Kirol Ekintzak Gidatzeko Teknikariak (Mendiko Laguntzaileak).

Hamar urtetik gorako eskarmentua daukagu; tarte horretan, zortzi milatik gora pertsona gidatu dugu Euskal Herriko bidezidorretan barrena; baita urrunago dauden helburuetan barrena ere, esaterako, Pirinioetan, Erdialdeko Mendigunean eta Alpeetan. Gaur egun eskaintzen dugun jarduera-egutegia, beraz, senderismoa taldean, mendia gozatuz eta lehiakorra izan gabe egin nahi duten pertsona guztiei zuzendua dago.

Guretzat oinarrizkoak dira parte hartzaileen segurtasuna, babesa eta ongizatea. Hori dela eta, jarduera bakoitza zehatz-mehatz diseinatzen dugu, behargabeko arriskuak saihestuz eta jardueron iraupena eta zailtasuna talde bakoitzari egokituz. Egin beharreko aldaketak egiteko ere ez dugu zalantzarik izaten, baldintza meteorologikoek nahiz bestelakoek hala egitera bultzatzen gaituztenean.

Era berean, prestakuntza ematen diegu enpresei, erakundeei eta partikularrei senderismo, meteorologia, kartografia eta ingurumen arloetan, eta horretarako hitzaldiak, ikastaroak eta tailerrak antolatzen ditugu.

Gainera, baditugu halako jarduerak eskaini eta egitea legez baimentzen duten titulazio, ziurtagiri eta aseguruak.