Irtenaldiak

Egutegiak hainbat egunerako joateko aukera ematen duenean, Poliki Taldeak bestelako irtenaldiak diseinatzen ditu, urrunago dauden mendietan igarotako oporraldi bereziak izan daitezen. Helburu bat zehaztu eta handik zeharkaldi gidatuak lotzen dira ingurune bikainak ezagutzeko.

Irtenaldi hauen tarifen barruan honakoak sartzen dira: zeharkaldi gidatuak, topogidak, bidaiak, mantenu erdiko ostatua piknikarekin, aseguruak eta zergak. Jarduera bakoitzean bereziki adierazten ez diren zerbitzuak kanpoan gelditzen dira.