Baldintza orokorrak

Nola eman izena poliki taldearen jardueretan

  • Behin gure jarduerak iragartzen ditugunean, jarduerotan parte hartzeko interesa dutenek beren plaza posta elektroniko bidez eskatu ahal izango dute (jarduera bakoitzean plaza eskatzeko inprimakia), edo bestela telefonoz deituta.
  • Plazarik badagoela jakinda, interesdunak izena eman eta dagokion zenbatekoa ordaindu ahal izango du.
  • Plazarik egon ezean, interesdunari jakinaraziko zaio nahi izanez gero itxaron zerrendan sar daitekeela, bajaren baten zain.

Eskatutako plaza erreserbatzea

  • Izena eman ondoren, plaza behin betiko emateko, dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da, eta hala ez da nahasmendurik izango plazen eskuragarritasunaz.
  • Jarduera adierazitako epeetan ez ordaintzeak plaza galtzea ekarriko du, eta plaza hori eskatzen duenari eskaini ahal izango zaio.

Ezeztatzeak eta diru-itzultzeak

  • Izena eman eta gero izen-emate hori ezeztatu egiten bada, Poliki Taldeak itzuliko duena da gestioaren eta ezeztatzearen ondoriozko gastuak deskontatu ondoren gelditzen den zenbatekoa.

Hileroko zeharkaldiak (txangoak) *

  • Hutsik gelditutako plaza beste parte hartzaile batek hartzen badu, %100 berreskuratuko da, deskontatu egingo dira gestioaren gastuak.
  • Plaza betetzen ez bada eta txangoa egin aurreko asteazkena baino lehen ezeztatzen bada, %90 berreskuratuko da, deskontatu egingo dira gestioaren gastuak .
  • Plaza betetzen ez bada eta txangoa egin aurreko ostegunean ezeztatzen bada, %75 berreskuratuko da, deskontatu egingo dira gestioaren gastuak .
  • Plaza betetzen ez bada eta txangoa egin aurreko ostiralean ezeztatzen bada, %50 berreskuratuko da, deskontatu egingo dira  gestioaren gastuak.
  • Plaza jarduera egiten deneko larunbatean edo igandean ezeztatzen bada, %0 berreskuratuko da.
  • OHARRA: gestioaren gastuak 5 euro dira.

Irtenaldiak (asteburuak eta zubiak) *

Hutsik geratu den plaza beste parte hartzaile batek betetzen ez badu, honako taula hau aplikatuko da ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko:

  • Baja 20 eguneko aurretiaz gertatzen bada, jarritakoaren %90 berreskuratuko da.
  • Baja 15 eguneko aurretiaz gertatzen bada, jarritakoaren %80 berreskuratuko da.
  • Baja 7 eguneko aurretiaz gertatzen bada, jarritakoaren %50 berreskuratuko da.
  • Baja 6 egun eta egun 1 bitarteko aurretiaz gertatzen bada, jarritakoaren %10 berreskuratuko da.
  • Jarduera egunean izena emana duena agertzen ez bada, jarritakoaren %100 galduko du.

Plaza beste parte hartzaile batek betetzen badu, deskontatu egingo dira bai gestioaren gastuak bai eragindako alterazioen (baleude) ondoriozkoak.

Irtenaldiak (aste santua eta uda) *

  • Informazio-programa espezifikoetan agertzen diren baldintza bereziak izango dituzte.